Saltar al contenido principal
ARABA

EN DEFENSA DE LA PROFESIÓN

jueves 28 de septiembre de 2023

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Gizarte Langintzako Elkargo Ofizialek Gizarte Langintzaren defentsan lan egiten jarraituko dugu.

Colegios de Trabajo Social piden mantener una plaza en Debabarrena

Debabarreneko ESIko lanpostu bat ezabatu izanaren aurka agertu dira Gizarte Laneko Elkargoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Laneko hiru Elkargo Ofizialok gure kezka eta gaitzespena adierazi nahi dugu Debabarreneko ESIan Gizarte Laneko lanpostu bat kendu dutelako. Gauzak horrela, egoera hori salatu duten bi ospitaleetako profesional guztiei gure babesa eskaini nahi diegu.
Gizarte-langileak funtsezkoak dira herritarrei arreta soziosanitarioa emateko. Estatuko osasun-sistema publiko guztiek onartuta daukate hori, baita Osakidetzak ere. OMEk honela definitzen du osasuna: “Pertsona baten ongizate fisiko eta sozial osoa”, eta ez bakarrik gaixotasunik eza. Beraz, osasunaren barruan alderdi soziala balioetsi behar da.
Gizarte Laneko profesionalek gaixotasun-prozesuan sor daitezkeen zailtasun emozionalei, ekonomikoei eta sozialei aurre egiten laguntzen dute, gaixoek behar dituzten baliabideak eta zerbitzuak eskura ditzaten erraztuz. Gizarte-langileek diziplinarteko lana egiten dute gainerako profesionalekin, sektoreen arteko lankidetza bermatuz, administrazio publikoen edo gizarte-erakundeen arteko elkarlana erraztuz eta pazienteentzako prestazioak eta zerbitzuak kudeatuz. Gizarte Lan Sanitarioa beste esparru batzuetatik bereizitako jarduera profesionala da, eta honako ezaugarri hauek ditu: osasun-arazo prozesuetan murgilduta dauden pertsonei eta familiei laguntza ematea egunero. Bide horretan, bere esku-hartzeak susperraldira, normalizaziora eta egokitzapen sozialera bideratzen ditu, jarduera gaixoaren autonomia areagotzera eta osasuna berreskuratzera bideratuz. Eta gaixoak erabakiak arduraz hartzea bermatuz, autodeterminazioa errespetatuz, indibidualizatuz eta gizabanako bakoitzaren prozesuak eskatzen duen erritmoan, berezitasunak errespetatuz.
Eusko Jaurlaritza Euskadiko Arreta Soziosanitarioko 2021-2024 Estrategiaren bidez egiten ari den arreta eta koordinazio soziosanitarioaren garrantzia kontuan hartuta eta Osakidetzak berak bere Plan Estrategikoan baliabide gutxiago dituzten pertsonen osasun-falta larriagotzea eragiten duten osasun-arloko desberdintasun sozialak aipatzen dituela kontuan hartuta, ezinbestekoa iruditzen zaigu gogoeta bat egitea egungo egoerari buruz eta gizarte-lanak osasun-arretan duen garrantziari eta premiari buruz. Horren guztiaren helburua ez da soilik arreta ematea, baizik eta pertsonen autonomia eta bizimodu independentea sustatzea eta koordinazioa bultzatzea, arrisku soziosanitarioko faktoreen agerpena geldiarazteko, arintzeko edo atzeratzeko. Baita prebentzioaren bidez osasun-arloko desberdintasun sozialak murrizten dituzten esku-hartze sozial eta sanitario egokiak sustatzea ere. Aldi berean, onartezina iruditzen zaigu gaur egun Osakidetza Estatuko osasun-zerbitzu bakarretakoa izatea lehen mailako arretan (anbulatorioak) gizarte-langileak egotea bermatzen ez duena. Horrek, zalantzarik gabe, zaildu egiten du egoera jakin batzuk detektatzea eta horiei aurre hartzea. Gaur egun, egoera horiek jasangaitzak direnean baino ez dira antzematen.
Horregatik guztiagatik, Gizarte Langintzako hiru elkargoek Osakidetzari eskatzen diogu berriz azter dezala Debabarreneko ESIn ospitale bakoitzeko gizarte langile bat mantentzea, kalitatezko arreta soziosanitarioa bermatzeko.

Comentarios

Aún no hay comentarios

 

C/Zapatería,81,bajo

01001 Vitoria-Gasteiz

Tel 945-148367

alava@cgtrabajosocial.es

COLEGIO OFICIAL DE TRABAJO SOCIAL DE ARABA

ZapateríaNº 81 - bajo

1001 VITORIA

HORARIO de VERANO; De lunes a jueves de 9-14h

Redes sociales

Síguenos en

Pago seguro