Saltar al contenido principal
BIZKAIA

Gizarte Langintzaren Mundu Eguia "Behin-betiko programa"

martes 8 de marzo de 2016 COTSB

Urtero 2009. urtetik, martxoaren hirugarren asteartean, Gizarte Laneko Kontseilu Orokorrak (GLKO) sustatutako Gizarte Laneko Mundu Eguna ospatzen da, gizarte eskubideen eta pertsonen duintasunaren alde egunetik egunera gizarte langileek egiten duten lana goraipatzeko ospakizun ezinbestekoa izanik.

Bizkaiko Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialak ospakizun honekin bat egiten du. Egun horretarako, alde batetik, mahai-inguru bat prestatu du, gutxi irudikatuak dauden baina ezinbestekoak diren Gizarte Laneko esparruetan dabiltzan profesionalekin. Eta bestetik, erretiratu diren lankideei merezitako omenaldia egingo zaie, hainbeste urtetan kolektibo behartsuenen eta gizartearen defentsan egindako lanagatik.

Ezinbestekoa da zure parte hartzea, martxoaren 15eko topaketa lanbidearentzako aberasgarria izan dadin, erretiratu diren lankideentzako abegikorra egiteko eta guztiok jai giroan ospatzeko.

Gizarte Langintzak aurrera jarraituko du, bere kolektibo profesionala mugitzen, defendatzen eta proiektatzen bada.

ANIMA ZAITEZ, ZURE LANKIDEAK ANIMATU ETA ETORRI GOZATZERA!!!

EKITALDIA GIZARTE LANEKO PROFESIONAL GUZTIEI ZABALDUTA DAGO.

Lekuaren eta luncharen antolaketa arrazoiengatik, bertaratzea email bidez edota Elkargoko telefonora deituz, izen-abizenak esanda, baieztatzea eskertuko genizueke.

Comentarios

Aún no hay comentarios

Colegio Oficial del Trabajo Social de BIZKAIA

Plaza Garellano 14, Semisotano 1D (Entrada por C/ General Eguia)

48013 BILBAO

De Lunes a Jueves de 10:00 a 14:00 y de 15:00 a 19:00 Horario de verano del 15 de junio al 15 de septiembre de Lunes a Jueves de 10:00 a 15:00

Redes sociales

Síguenos en

Pago seguro