Saltar al contenido principal
GIPUZKOA

GIZARTE LANA LARRIALDIETAN

Lugar
Online
Teléfono de contacto
943473287
Email de contacto
gipuzkoa@cgtrabajosocial.es
Horario
del martes 04 de Marzo al viernes 11 de Abril de 2025

Inscripción cerrada.

GIZARTE LANA LARRIALDIETAN

Krisi-, larrialdi- eta hondamendi-egoeretan gizarte-langileek beste profesional batzuekin batera duten zeregina ezinbestekoa da, diziplina anitzeko esku-hartzea eskainiz.
Testuinguru horretan, Gizarte Laneko profesionalak eta gizarte-zerbitzuak larrialdiari irtenbide integrala emateko prozesuan parte hartzera deituta daude, beren espezifikotasunetik abiatuta: gizarte-arreta, larrialdia gertatu baino lehen sortu behar dena.

Gizarte langileek — laguntzako profesional gisa — etengabeko prestakuntza eta espezializazioa behar dute larrialdi-egoeretan arreta eman ahal izateko eta erantzun profesional eta koordinatua emateko.

Estatuan, Gizarte Laneko Elkargo askok larrialdi-kasuetan erantzuteko sortu eta prestatutako larrialdi-taldeak dituzte. Espainian bizitako azken hondamendietako bat DANA izan da, eta Valentziako Larrialdietako Taldeari laguntzeko parte hartu zuten, besteak beste, Madril, Katalunia eta Aragoiko Elkargoko larrialdia taldeak eta Gizarte Laneko Kontseilu Orokorreko GLEHEak (Gizarte Larrialdietan Esku Hartzeko Estatuko Taldea).

Horregatik guztiagatik, Gipuzkoako Elkargoak larrialdietako talde profesional bat sortu nahi du, borondatez parte hartu nahi duten elkargokideek osatua.
Helburu hori lortzeko, ezinbestekoa da gure kolektiboari ezagutza psikosozialak hurbiltzea, larrialdi-egoeretan esku hartuz lagundu ahal izan dezaten.
Taldeko partaideek gutxienez 100 ordu izan behar dituzte larrialdietan, eta horretarako, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoako Elkargoek Gizarte Laneko Kontseilu Orokorrak emango duen 30 orduko online prestakuntza hau antolatu dugu.

Azken helburua da larrialdiei buruzko 100 ordu gutxieneko prestakuntza eman ahal izatea, eta, horrela, Gipuzkoako larrialdietako talde hori sortuko dela bermatzea, eta, ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoan larrialdietako talde bakarra sortzea.
Talde horiek egonkorrak izango dira denboran zehar, eta larrialdietako taldeko kideek etengabeko prestakuntza derrigorrezkoa izango dute.
Elkargoak doan eskainiko du prestakuntza-ibilbide hori, 100 ordura iritsi arte, baita etorkizuneko prestakuntzak, topaketak, simulazioetan parte hartzea, administrazio publikoekin hitzarmenak eta abar ere.

30 orduko prestakuntzan izena ematen duten elkargokideek konpromisoa hartu behar dute 70 orduko beste prestakuntza bat egiteko (Elkargoek doan eskainiko dugu 2025eko irailetik aurrera) 100 orduak osatzeko, horrela 2026tik aurrera larrialdi-taldeak aktiboki parte hartu ahal izango luke.

Inscripción cerrada.